TKE Traineru Kluben Elkarteak 2012ko lehen batzar orokorra egin zuen larunbatean, Oiartzunen. Bertan, elkarteko kideak zein izango diren zehaztu zuten. Orio Arraunketa Elkarteak TKE elkartea utzi du, Camargorekin batera, eta Portugaletek eta Zierbenak hartu dute haien lekukoa. Iazko denboraldiko kirol merituak izan dituzten kontutan horretarako. Oriok hamabigarren postuan amaitu zuen San Miguel Liga iaz. Hala, play off-etan lehiatzeko kautelazko neurria ere bertan behera utzi zuten erabakia hartzerakoan.
Aurreantzean ere hamabi taldek osatuko dute elkartea, orain arte bezala. Urdaibai auzia argitu bitartean TKE elkartea hamaika kidek osatzeko aukera alde batera utzi dute, beraz. Aldeko zortzi botorekin, kontrako hirurekin eta abstentzio batekin onartu zuten Orioren baja.
Larunbateko biltzarrean TKEren zuzendaritza berria ere izendatu zuten. Javier Gonzalez, Portugalete Arraun Elkarterko lehendakaria, izango da aurrerantzean taldeko buruzagia. Horrez gain, aurreko urteko 700.000 euroko aurrekontua onartu zuten kideek, aho batez.
Oriok aurtengo denboraldian KAE 1 mailan jokatzea berretsi dute, beraz, TKEko kideek. Erabakia hasiera batean «behin betikoa» dela argitu du Iñaki Mikeok, TKEko kudeatzaileak. Hala ere, oraindik Urdaibai auzia-ren inguruko epaiketa ez da hasi, eta «epaiak izan lezakeen eragina ezin da aurreikusi». Gonzalezek, bere aldetik, adierazi zuen bere taldea «erabat aseptikoa» izango dela epaileak hartzen duen erabakiaren aurrean.