Arraza eta tamaina guztietako txakurrak bidaide hartuta, 70 lasterkari inguruk hartu zuen parte herenegun Zumaiako I. Txakurkrosen. Eta estreinako txapela etxean geratu zen. Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi zuen, Zura txakurra lagun zuela. Lasterketa hasieratik Iskander Rodriguez eta Koni txakurra jarri ziren buru, baina bikote zumaiarra eta Eneko Agirre eta Noa txakurra izan zituen orpoz orpo. San Lorente ermitako zirkuitua osatu ondoren, Etxeberriak aurrea hartu zuen jaitsieran. Azken txanpan erritmo bizia jarri, eta alde nabarmenarekin helmugaratu zen.
Emakumeen artean, Leire Fernandez errenteriarra eta Txanpi txakurra izan ziren bizkarrenak. Bikoteak hasiera-hasieratik agindu zuten, eta ez zuten aurkaririk izan proba osoan. Parte-hartzaileek gustura osatu zuten ibilbidea, nahiz eta aldapak gogorrak egin zitzaizkien eta lokatza ere oztopo izan zuten. Herritarrak ere fin-fin hurbildu ziren hitzordura; ibilbidean zehar eta San Lorenten jendea aritu zen animatzen.

Sailkapena
GIZONEZKOAK
1. Pedro Etxeberria (Zura) 29:40
2.Izander Rodriguez (Koni) 30:17
3. Eneko Agirre (Noa) 30:39
EMAKUMEZKOAK
1. Leire Fernandez (Txanpi) 37:04
2. Naiara Casi (Ruka) 39:37
3. Larraitz Sorron (Irato) 39:43
LEHEN ZUMAIARRAK
1. Pedro Etxeberria (Zura)
1. Sonia Albarez (Lar)