Banku etikoari buruzko hitzaldia, helduen eskolan

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 23a

Helduen eskolak Fiare banku etikoari buruzko hitzaldia antolatu du ostegunerako, hilaren 26rako. Eskolaren egoitzan eskainiko du saioa Juan Garibik, ekimeneko zuzendariak, Pagoeta kaleko 2. zenbakian, 18:00etan. Banku etikoaren nondik norakoaz jardung...


Helduen eskolak Fiare banku etikoari buruzko hitzaldia antolatu du ostegunerako, hilaren 26rako. Eskolaren egoitzan eskainiko du saioa Juan Garibik, ekimeneko zuzendariak, Pagoeta kaleko 2. zenbakian, 18:00etan. Banku etikoaren nondik norakoaz jardungo du; hala nola, egituraketaz, egungo egoeraz, balizko etorkizunaz eta elkarlanean dihardutenez. Informazio gehiagorako: 666-30 40 95 (Maria Jesus Tomas).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide