Iraetako Errota Harria txapelketako argazkiak eta sailkapena

Zestoako Hitza 2012ko urtarrilaren 23a

Hirugarrengoan ere Aimar Irigoien harri-jasotzaileak irabazi du Iraetako (Zestoa) Errota Harria harri-jasotze txapelketa. Atzo, igandean, Iraetako frontoian jokatu zen Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta. Harri-jasotze txapelketan hamar harri-jasotzail...

Hirugarrengoan ere Aimar Irigoien harri-jasotzaileak irabazi du Iraetako (Zestoa) Errota Harria harri-jasotze txapelketa. Atzo, igandean, Iraetako frontoian jokatu zen Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta. Harri-jasotze txapelketan hamar harri-jasotzailek hartu zuten parte eta errezildarrak 74 altxaldi eginda txapela eskuratu zuen. Bost minutuko txanda egin zuten aurrena harri-jasotzaile bakoitzak eta ondoren bigarren txandara lau harri-jasotzaile sailkatu ziren: Aimara Irigoien (38 altxaldi eginda), Izeta II.a (36 altxaldi), Izeta IV.a (31 altxaldi) eta Izeta III.a (33 altxaldirekin). Horiek beste bost minutuko txanda egin zute eta azkenean errezildarra atera zen irabazle, 74 aldiz Errota Harria altxatuta.

Hona atzoko sailkapena:

1. Aimar Irigoien: 38 altxaldi lehen txandan eta 36 bigarrengoan, 74 altxaldi guztira.

2. Izeta II.a: 35 eta 35 altxaldi, guztira 71.

3. Izeta IV.a: 31 eta 32 altxaldi eta denera 63.

4. Izeta III.a: 33 altxaldi lehen txandan eta 30 bigarrengoan. 63 altxaldi guztira.

5. Beliosoro: 31 altxaldi.

6. Lertxundi: 27 altxaldi.

7. Telleria: 26 altxaldi.

8. Ugartemendia: 24 altxaldi.

9. Urpe: 24 altxaldi.

10. Gotxarri: 20 altxaldi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide