Sagardo Eguna ari dira ospatzen Foruen Plazan. Zurekin ostalari elkarteak antolatu du, Turismo Bulegoaren laguntzarekin. Aurten Juanita Illarramendi, Itxaskiko etxekoandrea, eta Juanita Ardanzari, Basarrikoa, omendu dituzte eguerdian, urteetan egindako lanagatik.
Ardanzarik eskertu egin du aipamena, eta Illarramendiren izenean haren iloba Eider Illarramendik jaso du oroigarria.




Tolare Gipuzkoako Sagardotegi Elkarteko lehendakariak ere eskaini ditu hitz batzuk, aurtengo sagardoaren ezaugarriak aipatuz: “Txinparta du, baina edangarria da oso”. Bertan izan dira, era berean, Juan Luis Illarramendi alkatea eta Zurekineko ordezkariak.

