Pasaiako kanpoko portuaren kontrako helegite bilketa egingo du asteburuan Zumaiako Natur Taldeak

Baleike 2012ko urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 28ra arte dago Pasaiako kanpoko portuko proiektuaren ingurumen txostenari helegiteak aurkezteko aukera. Jaizkibel Bizirik taldeak helegite eredu bat prestatu du, eta ahalik helegite sinatzaile gehien bildu nahi dute. Nahi izanez gero, Natu...

Urtarrilaren 28ra arte dago Pasaiako kanpoko portuko proiektuaren ingurumen txostenari helegiteak aurkezteko aukera. Jaizkibel Bizirik taldeak helegite eredu bat prestatu du, eta ahalik helegite sinatzaile gehien bildu nahi dute. Nahi izanez gero, Natur Taldea arduratuko da helegiteak bidaltzeaz. Horretarako, bihar (19:00-21:00) eta etzi (13:00-14:30) Zumaiako Natur Taldeak mahaia jarriko du, Erribera kalean nahi duenak helegitea sinatzeko aukera izan dezan. Hemen irakur dezakezue helegiterako prestatu duten dokumentua. Nahi izanez gero, artxiboa jaitsi eta ondoko helbidera bidal dezakezue: Autoridad Portuaria de Pasaia / Edificio Transatlántico / 20110 Pasaia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide