Sinadurak biltzen hasiko da gaur Muu! herri ekimena

Onintza Lete Arrieta 2012ko urtarrilaren 20a

Muu! herri ekimenak sinadurak bilduko ditu asteburuan herrian, gaur hasita: “Jendeak abenduan aurkeztu genuen dekalogoari atxikimendua ematea da helburua, eta bide batez, indar pixka bat erakutsi nahi dugu, kontutan hartzeko adina sinadura bilduz...

Muu! herri ekimenak sinadurak bilduko ditu asteburuan herrian, gaur hasita: “Jendeak abenduan aurkeztu genuen dekalogoari atxikimendua ematea da helburua, eta bide batez, indar pixka bat erakutsi nahi dugu, kontutan hartzeko adina sinadura bilduz”, adierazi dute antolatzaileek ohar bidez. Gaur (ostirala) hasi eta igande bitartean Zestoako kaleetan mahaiak jarriko dituzte eta, hurrengo astean, auzoetara joango dira. Muu! herri ekimena zezenketen kontrako zestoar talde batek osatzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide