Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun gauean Orion, urruntze agindua urratzeagatik.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 21:20ak inguruan atzeman zuten gizasemea. Iturri horren arabera, ertzainek, patruilatzen ari zirela, elkarrekin ikusi zituzten kalean aipatu gizona eta bikotekide ohia. Eta kasuaren berri bazutenez, atxilotu egin zuten gizona.
Aske, deklaratu ostean
Gizonezkoak atzo eguerdian deklaratu zuen epailearen aurrean; aske utzi zuten ondoren.