Iker Iparragirre epailearen aurretik igaro zen herenegun Parisen. Sei urteko kartzela zigorra eskatu du azpeitiarrarentzat Frantziako Fiskaltzak, ETAren logistika taldeko kide izan delakoan. Urtarrilaren 25ean jakinaraziko dute epaia.
Beste lau lagunekin batera epaitu zuten, baina horietako biren berririk ez da,atxilotu gabe epaitzen ari baitira. Iratxe Sorozabal eta Izaskun Lesaka dira horiek. Iparragirrerekin batera egon ziren beste bi auziperatuak, Juan Kruz Maiza eta Galder Bihotz Cornago. Haientzako zortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak, lehergailuak sortzea leporatuta.
Iparragirreren kasuan, fiskalak adierazi zuen ez zela «garbi gelditu zein zen ETA erakundearen barruan zeukan zeregina». Horregatik eskatu du harentzako sei urteko zigorra.
2007ko uztailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak hirurak, eta ordutik espetxean daude. Epaiketan hirurek onartu zuten ETAko kide izatea, eta Corbagok testu bat irakurri zuen denen izenean. ETA ez dela «talde armatu bat bakarrik izan» esan zuen, «helburuak lortu ahal izateko indarkeria erabiltzea erabaki duen erakunde politikoa baizik». Euskal herritarrek beren etorkizuna askatasunean erabakitzeko duten eskubidea nabarmendu ondoren, «inor ez dadila engaina, bake iraunkorra lortu ahal izateko, beharrezkoa da Euskal Herriko gizartearen eskubidea eta hitza errespetatzea».
Azpeititik epaiketa jarraitzera
Azpeititik hogei lagun izan ziren Parisen Iparragirreren epaiketa bertatik bertara jarraitzen.
Epaitegian Azpeitiko preso politikoa ikusi ahal izan zuten, eta elkarri keinuak eginez agurtu ziren guztiak.