Surfa eta musika izango dira nagusi bihar Getarian. 16:00etatik aurrera, surf saioa egingo dute Gaztetape hondartzan, eta taulak probatzeko aukera izango dute interesa dutenek. 20:00etatik aurrera, surf jardunaldiko bideoa eskainiko dute gaztetxean.
21:00etan parrillada egingo dute, eta 23:00etan, berriz,
Buffalo talde zarauztarraren kontzertua izango da. Ondoren Ion Eizagirre ariko da disko jotzaile lanetan. Ordu txikiak arte girotuko du gaztetxea zarauztarrak.