Hau ez da ‘Gran Hermano’

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 20a

Hiztegiaren arabera, eguneroko bizitzaren alde morbosoenak espektakulu gisa erakusten dituen telebista saioa da reality show-a. San Miguel Cracks del Surf horietako bat da, baina Aritz Aranburuk programaren aurkezpenean aurreratu zuen bezala, «Gran Hermano-tik gutxi» du. Izan ere, «Gran Hermano-n baino modu naturalagoan erakutsiko du elkarbizitza». Duela hiru aste hasi ziren saioa grabatzen, eta igandean amaituko dute. Martxo aldera emango dute Antena 3 telebistako Nitro kate digital berrian. Azken hiru asteotan, Pukasek itsas pasealekuan duen eskolan elkarrekin bizi izan dira azken casting-a gainditu zuten10 surflariak—tartean, Mario Azurza zarauztarra eta herrian bizi den Gabriel Nemes brasildarra— , eta askotariko esperientziak bizi izan dituzte. Ildo horretatik, lehiakideez gain, programako kideak ere «oso gustura» daude. «Oso esperientzia ona izaten ari da Ibonentzat (Amatriain) eta biontzat», nabarmendu du Aranburuk. Hasieran espero zutenarekin ez du zerikusirik: «Grabatzen hasi aurretik gauzak okerrago joango zirela uste genuen. Programa berria denez, beldur pixkat bagenuen, egia esan. Baina lehiakideek oso ongi erantzun dute, oso motibatuta daude. Eta ondorioz, gu ere bai». Aranburu eta Amatriain dira eskolako zuzendari teknikoak, eta lehiakideei surfaren diziplina eta teknika lantzen laguntzea dute helburu, besteak beste. Teknikari dagokionez, «lehenengo egunetik asko hobetu» dutela dio zarauztar gazteak. «Euren surf egiteko modua hobetzeko gogoa dute guztiek; ez dira [...]

Hiztegiaren arabera, eguneroko bizitzaren alde morbosoenak espektakulu gisa erakusten dituen telebista saioa da reality show-a. San Miguel Cracks del Surf horietako bat da, baina Aritz Aranburuk programaren aurkezpenean aurreratu zuen bezala, «Gran Hermano-tik gutxi» du. Izan ere, «Gran Hermano-n baino modu naturalagoan erakutsiko du elkarbizitza». Duela hiru aste hasi ziren saioa grabatzen, eta igandean amaituko dute. Martxo aldera emango dute Antena 3 telebistako Nitro kate digital berrian.

Azken hiru asteotan, Pukasek itsas pasealekuan duen eskolan elkarrekin bizi izan dira azken casting-a gainditu zuten10 surflariak—tartean, Mario Azurza zarauztarra eta herrian bizi den Gabriel Nemes brasildarra— , eta askotariko esperientziak bizi izan dituzte. Ildo horretatik, lehiakideez gain, programako kideak ere «oso gustura» daude. «Oso esperientzia ona izaten ari da Ibonentzat (Amatriain) eta biontzat», nabarmendu du Aranburuk. Hasieran espero zutenarekin ez du zerikusirik: «Grabatzen hasi aurretik gauzak okerrago joango zirela uste genuen. Programa berria denez, beldur pixkat bagenuen, egia esan. Baina lehiakideek oso ongi erantzun dute, oso motibatuta daude. Eta ondorioz, gu ere bai».

Aranburu eta Amatriain dira eskolako zuzendari teknikoak, eta lehiakideei surfaren diziplina eta teknika lantzen laguntzea dute helburu, besteak beste. Teknikari dagokionez, «lehenengo egunetik asko hobetu» dutela dio zarauztar gazteak. «Euren surf egiteko modua hobetzeko gogoa dute guztiek; ez dira batere alferrak. Eskatzen dieguna egiteko prest daude, ezbairik gabe. Eta motibazio hori euren jardunean islatzen da». Ildo horretatik, «lan erraza» izan dela dio surflariak. «Oso arina izan da haiekin lan egitea».

Adur Letamendia San Miguel Cracks del Surf eskolako zuzendaria bat dator Aranbururekin: «Esperientzia ikaragarria izaten ari da, oso polita». Aranbururekin eta Amatrianekin lanean jardun izana beretzat «oparia» dela nabarmendu du.

Esperientzia ona zein gogorra
Telebista saioaren grabazioa, ordea, « oso bizia» izaten ari da. Irteera asko, probak, entrenamendu gogorrak…Egunek 24 ordu baino gehiago dituztela dirudi reality show-eko lehiakideentzat zein langileentzat. Herenegun, esaterako, Arcachonen (Frantzia) izan ziren eguerdira bitartean, bertako olatuak probatzen. Arratsaldean, berriz, Zarauzko hondartzan aritu ziren led argidun taulekin surfean. «Taula bereziak dira. Ilunabarrean surflariek eskaintzen duten ikuskizunaz gozatzeko balio dute», adierazi du Letamendiak. Pukasen tailerrean sortzen dituzte taulok, Oiartzunen, eta mekanismo berezia dute. «Surfeko taulek, ogiaren antzera, hiru osagai nagusi dituzte: poliuretano aparra, beira-zuntza eta poliester erretxina. Aparra zulatu, eta nahi dugun forma ematen diegu, bertan led argiak sartzeko. Taulak, erdialdean, zirkuitu moduko bat du, eta urrutiko aginte batekin pizten da. Hala, norberak nahi duen intentsitatea eta kolorea eman diezaioke argioi», dio.

Taulok ez daude salgai; surflari onei argazkiak ateratzeko erabiltzen dituzte. «Batez ere, Aritz Aranburu, Mario Azurza edo Gabriel Medinaren gisako surflari onentzat sortu ditugu led argidun taulak, olatu onak daudenean gauez argazki politak ateratzeko».
Saioa amaitu bezain pronto, taulak eskolan utzi eta presaka joan ziren Aiara, idi proben entrenamendu bat ikustera. Atzo, Hossegorrera bidaiatu zuten goizean goiz.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide