Martin Garitano diputatua Azpeitian bandera igoeran izango da

Nerea Uranga 2012ko urtarrilaren 19a

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia gaur Azpeitiko helduen danborradako banderaren igoeran izango da. Aurrena, Donostian izango da hiritar merezimenduaren dominaren ekitaldian. Ondoren, Azpeitira etorriko da eta Eneko Etxeberria alkatearekin eta udal taldearekin batera udaletxean izango da. Gau erdian jasoko dute udaletxeko balkoian herriko bandera, helduen danborradako 27 taldeak herriko plazan dauden bitartean. Danborradan Imanol Elias Odriozola azpeitiar idazle eta historialariari omenaldia egingo dio Udalak. 22:15ean hasiko da helduen danborrada, Olazko Andre Mariaren plazaren aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide