Madrilen egiten ari den Fitur turismo azokatik bueltatu berri da Udaleko turismo teknikari Esti Irureta. "Zumaiako informazioa eramateaz gain, batez ere sektoreko profesionalekin, turismoko teknikariekin eta politikoekin harremanak sendotzeko balio du azokak". Euskadik aurkeztu dituen proposamenen artean, Flyscharen ibilbideak eta Geoparkeak presentzia handia dutela kontatu digu.