Bihar, ostirala 20, urteko batzarra egingo du Astindu Dantza Elkarteak. Torreberrin bilduko dira, 19:30ean. Dantzaren inguruan dabiltzan lagunak bildu eta bazkide izatera gonbidatu nahi dituzte. Horrez gain, 2012ko plangintza eta asmoak aurkeztuko dituzte, eta Maiatza Dantzan I ikuskizunean parte hartu nahi duten taldeei ateak zabaldu nahi dizkiete. Galderak eta iradokizunak egiteko aukera ere izango da.