Eskualdeko produktuek presentzia izango dute aurten ere Fitur azokan

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 19a

Eskualdeko produktuek aurten ere presentzia izango dute Fiturren. Atzo zabaldu zituen ateak Madrilgo konbentzio zentroan antolatu duten nazioarteko turismo azokak, eta igandera arte egongo da irekita.

Guztira, erakustazokako mila metro koadro hartuko d...

Eskualdeko produktuek aurten ere presentzia izango dute Fiturren. Atzo zabaldu zituen ateak Madrilgo konbentzio zentroan antolatu duten nazioarteko turismo azokak, eta igandera arte egongo da irekita.

Guztira, erakustazokako mila metro koadro hartuko ditu Eusko Autonomi Erkidegoari eskainitako guneak, eta, besteak beste, Getariako txakolinak, Balentziaga museoak eta Zumaiako turismoak izango dute presentzia.
Jakinarazi dutenez, Zumaiako turismo teknikari Esti Irureta eta Zumaiako Merkataritza Elkarteko ordezkari bat izango dira bertan, kostaldeko udalerriko eskaintza zabala eta bertako produktuak erakuste aldera.
Aurten, herrialdeka izan beharrean, gaika sailkatuko dituzte Madrilgo azokako postuak. Hala, Euskadin barrena sailean erakutsiko dituzte Gipuzkoa kostaldeko zein barrualdeko eskaintzak. Getariako txakolina, berriz, Gastronomia eta enoturismoa gunean izango da erakusgai. 200.000 bisitaritik gora bertaratuko direla aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide