Abian dira Salbide Zaharra hiritzartzeko lanak. 2007ko abenduan onartu zuen tokiko gobernu batzarrak plana behin betikoz, eta pasa den astean hasi ziren obrekin. Guztira 35 etxebizitza egingo ditu Promociones Salbide S.L. elkarteak Igerain plaza ondoko partzelan. Lau solairuko etxeak izango dira, eta horietatik bost babes ofizialekoak izango dira; beste bost, berriz, erregimen bereziko tasatuak. Babes ofizialeko bost etxebizitza horietatik lau partzela horretan zeuden etxeetako bizilagunei
emango dizkiete. Gainontzeko seiak (babes ofizialeko bat eta bost tasatu) Zarauzko Udalak zozkatuko ditu. Horiez gain, garajeak —sotoko bi solairutan banatuta—, eraikiko dituzte. Behe solairuan merkataritza lokalak egingo dituzte, eta trastelekuak estaldi azpiko solairuan. Era berean, osasun zentro aurreko errepidea zarpiatu edo lautuko dute. Lanek bi urte inguru iraungo dutela aurreikusi dute.
