Anaitasuna Futbol Elkarteko talde nagusiak denboraldiko ligako aurrenengo postua galdu du, Oiartzun futbol taldearen aurka partida galduta. Bigarren postuan jarri da, nahiz eta Berio taldearekin, aurrenengo postuan dagoenarekin, puntuz berdinduta egon.
Oiartzungo eta Azkoitiko taldea mailaz berdinduta egon ziren arren, 25. minutuan iritsi zen partidako gol bakarra, Oiartzunena. Anaitasunak aukera batzuk izan zituen arren, ez zuen lortu golik sartzea.