Mendebaldeko Saharara helarazteko janaria bilduko du larunbatean Wadna elkarteak. Zehazki, ondorengo produktuak jaso nahi dituzte kideek: arroza, azukrea, lekaleak , sardina, atuna (oliotan eta ez eskabetxean, hau galdu egiten baita) eta konpresak dira. Udaletxe azpian bilduko dituzte gaiak, 10:00ak eta 20.00ak bitartean.
Arroa Behean eta Aizarnan bertako eskoletan egingo dute jasotze kanpaina, hurrengo egunotan.