Nesken korrika saioa antolatu dute iganderako

Zestoako Hitza 2012ko urtarrilaren 18a

Zestoako Atletismo Taldeak neskentzako lasterkako entrenamendu saioa antolatu du iganderako. 10:00etan elkartuko dira kiroldegiaren aurrean eta handik ibilbidea egingo dute korrika. Donostiako Lilatoirako prestatzeko iaz entrenamenduak antolatu zituzte...

Zestoako Atletismo Taldeak neskentzako lasterkako entrenamendu saioa antolatu du iganderako. 10:00etan elkartuko dira kiroldegiaren aurrean eta handik ibilbidea egingo dute korrika. Donostiako Lilatoirako prestatzeko iaz entrenamenduak antolatu zituzten eta parte hartze bikaina lortu zuten. Hala, aurten ere entrenamenduak hastea erabaki dute eta adin guztietako emakumeak parte hartzera deitu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide