Datorren igandean egingo dute ibai inguruko ibilaldia

Zestoako Hitza 2012ko urtarrilaren 18a

Datorren igandean izango da Zestoan zehar Urola ibaia ezagutzeko ibilaldia. Herrian egon arren, oso ongi ezagutzen ez diren tokiak ezagutzeko aukera jarri nahi du Udalak. Parte hartu nahi duenak 11:00etan plazara agertu besterik ez du, bertan jarri bai...

Datorren igandean izango da Zestoan zehar Urola ibaia ezagutzeko ibilaldia. Herrian egon arren, oso ongi ezagutzen ez diren tokiak ezagutzeko aukera jarri nahi du Udalak. Parte hartu nahi duenak 11:00etan plazara agertu besterik ez du, bertan jarri baitute ibiladia egiteko zita. Ibai inguruan ibili ondoren, udaletxe azpira itzultzeko asmoa dago. Han, marrazki murala egingo dela jainarazi dute Udaletik. Pasa den iganderako ibaia ezagutzeko ibilaldia antolatu zuen Zestoako Udalak, baina gidaria gaixotu egin zenez, astebete atzeratzea erabaki zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide