Atzo arratsaldean adimen emozionalean aditu Jose Antonio Gonzalez Suarezek gai horren inguruan hitzaldia eman zuen Zarauzko Orokieta Herri Eskolako psikogela aretoan. Hitzaldi arrakastatsua izan zen; 220 guraso inguruk hartu zuten parte. Ikas Komunitate proiektuaren baitan antolatu zuten ekitaldia, gurasoen nahietik abiatuta. Adimen emozionalaren gaia lantzeko guraso eta irakaslez osaturiko batzorde bat eratu zuten, eta lan handia egin ondoren, guraso eta irakasleek gai horri buruzko formakuntza jasoko dute. Hala, atzo ekin zioten lanketari, familia arloan aplikatutako adimen emozionalaren hitzaldiarekin. Hurrengo pausoa, gurasoei zuzenduriko 20 orduko tailerra antolatzea izango da. “Ezinbestekotzat jotzen dugu irakasleek eta gurasoak formakuntza une berean jasotzea, gure ikasle eta seme-alabengan eragina izan dezan”, adierazi dute eskolako arduradunek.
