Kirol portuan atzemandako kokainaren ustezko arduradunak atxilotu dituzte

Baleike 2012ko urtarrilaren 18a

Joan den urriaren 5ean Zumaiako kirol portura iritsitako belaontzi batean atzemandako 700 kilo kokaina ustez banatzeko ardura zuten lau lagun atxilotu dituzte, kirol portuko ur hondoan aurkitutako bi telefono mugikorretako informazioari esker. ...

Joan den urriaren 5ean Zumaiako kirol portura iritsitako belaontzi batean atzemandako 700 kilo kokaina ustez banatzeko ardura zuten lau lagun atxilotu dituzte, kirol portuko ur hondoan aurkitutako bi telefono mugikorretako informazioari esker. Belaontzian drogarekin zetozen bi lagunek uretara bota zituzten poliziak ikusi orduko, baina urpekariek berreskuratu egin zituzten eta, txarteletako informazioa aztertu ondoren, ustez kokaina banatzeko prest zeuden lau lagun atxilotu dituzte, hiru bilbotar eta kolonbiar bat. Kokaina Zumaiatik Bilboko portura garraiatu eta handik zabaltzeko asmoa zuten, Espainiako Zerga Agentziaren arabera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide