San Anton, txakolinaren festa handia

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 18a

Gogotik ospatu dute San Anton eguna Getarian. Jendetza bildu zen atzo kostaldeko udalerrian uzta berriak emadako txakolina dastatzeko. Guztira, Getariako Txakolina jatorri izeneko 26 upategitako 2.100 botila zabaldu zituzten, eta Giroa, Harralde, Mahasti eta Taxco tabernetako mokadutxoak izan zituzten lagungarri. Pintxo lehiaketan hartu zuten parte taberna horiek. Lehenbizikoak irabazi du aurtengo lehiaketa. Guztira, 800 pintxo inguru banatu zituzten. Eguerdi aldera aurkeztu zuten uzta berria. Jatorri izeneko idazkari Ruth Mozok, 2010arekin alderatuz, iaz ekoizpena %24 hasi zela nabarmendu zuen, eta guztira ia 23.000 hektlitro jaso dituztela, hiru milioi botila inguru. Aurtengo txakolinak fruitu ukitua duela adierazi zuen, «zonaldeko izaeraren adierazle». Pasa den urteko txakolinak baino gradu gutxiago ere badituela gaineratu zuen, hamar eta erdi gradu inguru. «Ederra dago, benetan», nabarmendu du Getariako Txakolina jatorri izeneko lehendakari Jose Inazio Manterolak. Mahasti jauna eta anderea Ekitaldian, ohi bezala, mahastijaunak izendatu zituzten. Aurten, ordea, mahasti jaun eta mahasti andere banaren lana aitortu dute: Etiopia-Utopia Fundazioko Angel Olaranena, eta Gabriella Raniellirena. Lehenbizikoari, Etiopian egindako lana ezagutzeko gastronomia munduarekin zerikusia duten elkartasunezko ekintza ugari antolatzeagatik eman diote oroigarria.Olaranen kide Imanol Apalategik jaso zuen garaikurra haren izenean; bigarrengoari, berriz, euskal kultura gastronomikoa mundu mailan ezagutarazteagatik. Biek ala biek ilusioz jaso zuten aitorpena. Gure Txeruko dantzariek Txakolinaren dantza [...]

Gogotik ospatu dute San Anton eguna Getarian. Jendetza bildu zen atzo kostaldeko udalerrian uzta berriak emadako txakolina dastatzeko. Guztira, Getariako Txakolina jatorri izeneko 26 upategitako 2.100 botila zabaldu zituzten, eta Giroa, Harralde, Mahasti eta Taxco tabernetako mokadutxoak izan zituzten lagungarri. Pintxo lehiaketan hartu zuten parte taberna horiek. Lehenbizikoak irabazi du aurtengo lehiaketa. Guztira, 800 pintxo inguru banatu zituzten.
Eguerdi aldera aurkeztu zuten uzta berria. Jatorri izeneko idazkari Ruth Mozok, 2010arekin alderatuz, iaz ekoizpena %24 hasi zela nabarmendu zuen, eta guztira ia 23.000 hektlitro jaso dituztela, hiru milioi botila inguru. Aurtengo txakolinak fruitu ukitua duela adierazi zuen, «zonaldeko izaeraren adierazle». Pasa den urteko txakolinak baino gradu gutxiago ere badituela gaineratu zuen, hamar eta erdi gradu inguru. «Ederra dago, benetan», nabarmendu du Getariako Txakolina jatorri izeneko lehendakari Jose Inazio Manterolak.

Mahasti jauna eta anderea
Ekitaldian, ohi bezala, mahastijaunak izendatu zituzten. Aurten, ordea, mahasti jaun eta mahasti andere banaren lana aitortu dute: Etiopia-Utopia Fundazioko Angel Olaranena, eta Gabriella Raniellirena. Lehenbizikoari, Etiopian egindako lana ezagutzeko gastronomia munduarekin zerikusia duten elkartasunezko ekintza ugari antolatzeagatik eman diote oroigarria.Olaranen kide Imanol Apalategik jaso zuen garaikurra haren izenean; bigarrengoari, berriz, euskal kultura gastronomikoa mundu mailan ezagutarazteagatik. Biek ala biek ilusioz jaso zuten aitorpena.

Gure Txeruko dantzariek Txakolinaren dantza eskaini ostean, txakolin berriarekin topa egin zuten Juan Ramon Azkue arrantza sailburuordeak, Imanol de la Fuentek nekazaritza eta landa garapeneko sailburuordeak, Nika Lertxundi alkateak, Manterolak, eta 22 upategitako ordezkariek, besteak beste. Andoni Egañak, Sebastian Lizasok eta Angel Larrañagak bertsoekin girotu zuten ekitaldiaren amaiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide