Joan den urriaren 5ean Zumaiako kirol portura iritsitako belaontzi batean atzemandako 700 kilo kokaina banatzeko ardura zuten lau lagun atxilotu dituzte, kirol portuko ur hondoan aurkitutako bi telefono mugikorretako informazioari esker. Belaontzian drogarekin zetozen bi lagunek uretara bota zituzten poliziak ikusi orduko, baina urpekariek berreskuratu egin zituzten eta, txarteletako informazioa aztertu ondoren, kokaina banatzeko prest zeuden lau lagun atxilotu dituzte, hiru bilbotar eta kolonbiar bat. Kokaina Zumaiatik Bilboko portura garraiatu eta handik zabaltzeko asmoa zuten, Espainiako Zerga Agentziaren arabera.