Karmen Zubimendi (Aia, 1959) Orioko bizilagunak etorkinei laguntzen die. Duela lau urte inguru hasi zen horretan, eta pixkanaka etorkinen artean erreferentzia bihurtu da. Ahal duen heinean laguntzen duela dio Zubimendik. SOS Arrazakeria taldeak egindako lana aitortu dio oraintsu.
Nola hartu duzu SOS Arrazakeriak eman dizun saria?
Egia esanda, lotsa handia sentitu nuen saria eman zidatenean. Ez nuen inondik inora espero. Sariari ezezkoa esan banio, beharbada, minduta sentituko ziratekeen, baina nik egiten dudana milaka lagunek egiten dute, eta niri bakarrik ematea ez zitzaidan bidezkoa iruditu. Hala ere, sari banaketan beste pertsona askok jaso zuten aitortza.
Zergatik eman dizute saria?
Etorkinek arazoren bat dutenean nigana jotzen dute. Haiekin lanean jarduten dut beti; paperak egiten laguntzen diet, eta horretarako nora joan behar duten esaten diet. Yakar Getariako senegaldarren elkarteak proposatu zion SOS Arrazakeriari saria niri ematea, eta halaxe egin zuten.
Nola hasi zinen honetan?
Lokutorio bat nuen herrian, eta etorkinak bertara joaten ziren, deiak egitera eta. Bakarrik zeudela ikusten nuen, eta hitz egiten hasten ginen. Topalekua izaten zen haientzat lokutorioa.
Ezer gabe etortzen ziren lokutoriora, eta ez zekiten nora jo. Batzutan ez dute bidaitzeko dirurik, ezta jateko ere, eta horretan ere lagundu diet. Arlo guztietan eman diet babesa. Ez dakit ezetz esaten; hori da nire arazoa. Duela bi urte utzi nuen lokutorioa, baina guztiek dute nire telefono zenbakia, eta oraindik askok deitzen didate. Horretan jarraitzen dut, beraz.
Zertan laguntzen diezu?
Etortzen direnean, askotan ez dute logelarik, eta topatzen laguntzen diet. Lan aurkitzeko ere bideratu egiten ditut. Egia esan, haiekin ikasi dut lan hau egiten. Lehen ez nuen arrastorik ere. Baina lagundu egin diet, pixkanaka. Horrez gain, mugiarazi egiten ditut. Nondik nora joan behar duten ikasi beharra dute.
Asko eskertzen al dizute gero?
Desberdinak dira guztiak; denetatik dago. Senegaldarrak, esaterako, ahal dutela ez zaituzte molestatuko. Benetan beharra dutenean etortzen dira laguntza eske. Hitzeko pertsonak dira oso, eta zerbait baldin badute, zurekin partekatuko dute. Dirutan ez naute sarituko; ez nuke onartu ere egingo. Baina, esaterako, Gabonetan saskia ematen dietenean niri ematen didate. Modu horretan eskertzen dute. Benetan, bakarrik ez sentitzen laguntzen diet, eta hori da eskertzen dutena. Arazo pila bat izaten dute, eta mesedea egiten die euren kontuetaz besteekin hitz egiteak.
Zer arazo izaten dituzte?
Lehenengo arazoa hizkuntza da; ez dute hemengoa ezagutzen. Gainera, paperak legeztatuta izateko aurretik herrian erroldatuta egon behar dute, eta hori guztia azaldu behar zaie. Batzuk ez dakite idazten eta irakurtzen, eta bete behar dituzten agiriek diotena ere azaldu behar zaie.
Askok familia jatorrizko herrialdean izaten dute. Bakarrik daude, eta hitz egiteak, soilik, mesede egiten die. Ez daitezela bakarrik egon. Hori da eskatzen dudana.
Familia gaixotzen denean, berriz, beren herrialdeetara deitu behar dute, baina horretarako ez dute dirurik izaten zenbaitetan. Beraz, telefono txartelak erosi izan dizkiet. Gainera, etorri berriek ez dakite herritik mugitzen; galduta egoten dira, eta horretan ere lagundu behar zaie.
Zergatik erabaki zenuen laguntza hori guztia zeure kasatara ematea?
Ahal dudana neuk egingo dut, eta bestela ez dut egingo; hori argi dut. Ez zait gustatzen elkartetako funtzionamendua; erakundeetan ez dela egin daiteken guztia egiten iruditzen zait. Nahiago dut pertsona bati bakarka lagundu, badakidalako pertsona horri arazoa konponduko diodala. Erakundeetan ez dut uste hala izaten denik.
Zer aholkatzen diezu?
Lehenbizi, non dauden azaltzen diet. Hau da, ni haien herrietara joango banintz, bertako ohiturak ikasi beharko nituzte. Beraz, haiek gauza bera egin behar dute hemen. Bizi diren tokia ezagutu behar dute, eta bertako ohiturak errespetatu. Halaber, hemengo erritmora moldatzen badira, errazagoak egingo zaizkie gauzak. Lanerako orduak ere errespetatzea aholkatzen diet, hasieratik.
Saria jaso zenuenean, zuk egiten duzun lana beste askok ere egiten dutela esan zenuen. Zure inguruan ba al da halako lanik egiten duenik?
Egia da jende askok egiten duela lana, baina nire inguruan, beharbada, orain hasi dira. Unai Manterolak, Orioko apaizak, esaterako, lan handia egin du etorkinekin. Ahal duen guztietan lagundu die.
Orioko gizarte laguntzailea, aldi berean, oztopoa da etorkinentzat. Paperak legeztatuta izateko gizarte laguntzaileak agiri bat eman behar die. Berez ordu laurden batean egiten den paper bat da, baina udalera joan-etorri pila bat eginarazten die. Askotan, gainera, umiliatuta sentitzen direla diote; gutxietsi egiten dituzte. Behin, etorkin batekin joatekoa nintzen harengana, etorkinak ez zekielako idazten eta irakurtzen, baina laguntza hori ukatu zidan gizarte laguntzaileak.
Ezagutzen dut beste etorkin baten kasua. Gaixorik zegoen, baina ez zuen botikak erosteko dirurik. Mediku errezetekin laguntza eske joan zer bertara, baina
ez zion dirurik eman, apaizak eman zion azkenean. Hemorragiak izaten zituen gero, eta
azkenean %16ko elbarritasuna aitortu zioten, gainetik kentzearren.
Askok salatu al dituzte halako kasuak?
Bai. Legeztatuta egoteko papera lortzeko, bakarrik joaten badira oztopo asko jartzen dizkie. Emakumezko batek esan zion behingoz baimenduko al zion agiria, baina gizarte laguntzaileak erantzun zion berak esandako bakoitzean joan beharko zuela udalera, papera lortzeko. Bere etxekoandreak deitu zionean, ordea, segituan egin zion agiria. Horrelako beste kasu batzuk ere ezagutzen ditut. Kexa asko egon dira pertsona honen inguruan, eta SOS Arrazakeriak eta Arartekoak ere gaia landu dutela uste dut.
Zer eragiten dizu lan honek?
Etorkin bati lagundu ostean, ongi dagoela ikusteak asetu egiten nau. Kalean biraka gera ez daitezen nahi dut. Haien azalean egongo banintz, niri laguntzea gustatuko litzaidake.