Txakolin, txakolin!

Getariako Hitza 2012ko urtarrilaren 17a

Gogotik ari dira San Anton Eguna ospatzen Getarian. Jendetza bildu da kostaldeko udalerrian  uzta berriak emadako txakolina dastatzera. Guztira, Jatorri Izeneko 26 upategitako 2.100 botila zabalduko dituzte, eta pintxo lehiaketan parte hartu duten G...

Gogotik ari dira San Anton Eguna ospatzen Getarian. Jendetza bildu da kostaldeko udalerrian  uzta berriak emadako txakolina dastatzera. Guztira, Jatorri Izeneko 26 upategitako 2.100 botila zabalduko dituzte, eta pintxo lehiaketan parte hartu duten Giroa, Harralde, Mahasti eta Taxco tabernetako mokadutxoak  izango dituzte lagungarri.

Eguerdian egin dute uzta berriaren aurkezpena. Jatorri Izeneko idazkari Ruth Mozok aurtengo txakolinak fruitu ukitua duela adierazi du, zonaldeko  izaeraren adierazle. “Ederra dago, benetan”, nabarmendu du Jatorri Izeneko lehendakari Jose Inazio Manterolak. Ekitaldiaren baitan, ohi bezala, mahastijaunak izendatu dituzte. Aurten, ordea, mahasti jaun  eta mahasti andere banaren lana aitortu dute: Etiopia-Utopia Fundazioko Angel Olaran eta Gabriella Ranielli. Lehenbizikoari Etiopian egindako lana ezagutzeko gastronomia munduarekin zerikusia duten elkartasunezko ekintza ugari antolatzeagatik eman diote oroigarria. Bigarrengoari, berriz, euskal kultura gastronomikoa mundu mailan ezagutarazteagatik.

Omenaldiaren ostean, txakolin berriarekin topa egin dute Juan Ramon Azkue Arrantza sailburuordeak, Imanol de la Fuentek Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak, Nika Lertxundi Getariako alkateak, Manterolak eta 22 upategitako ordezkariek, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide