Domina sorta lortu du Judo Klub Lizardik Gipuzkoako txapelketan

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 17a

Bikain aritu dira Judo Klub Lizardiko kirolariak Gipuzkoako Txapelketan. Guztira zazpi domina eskuratu zituzten, horietatik lau emakumezkoen kategorian.

55 kilo azpiko kategorian Asier de la Matak brontzezko domina lortu zuen. 73 kilo azpiko kategoria...


Bikain aritu dira Judo Klub Lizardiko kirolariak Gipuzkoako Txapelketan. Guztira zazpi domina eskuratu zituzten, horietatik lau emakumezkoen kategorian.

55 kilo azpiko kategorian Asier de la Matak brontzezko domina lortu zuen. 73 kilo azpiko kategorian Ibai Kortak finala jokatu zuen, baina galdu eta zilarra lortu zuen. Eta ehun kilo azpiko kategorian Jon Bergarak brontzea lortu zuen.
Emakumezkoetan, Simone Nunesek brontzea lortu zuen, 57 kilo azpiko kategotian, Nahikari Arretxek eta Diana Lopezek brontzea lortu zuten 63 kilotan, eta Kistiñe Astigarragak urrea eskuratu zuen, 78 kilo azpiko pisuan.

Beste guztiek kanporaketak galdu, eta ez zuten lehiatzeko aukerarik izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide