2011 urtearen bukaeran, azken urteotan egin ohi izan den bezala, aurtengo aurrekontuak herritarrekin batera osatzeko prozesua eraman zuen aurrera Udalak. Azaroan egin ziren bilerak herritarrekin, eta hainbat eskaera eta proposamen jaso zituen orduan Udalak.