BIDEOA: Zumaiako bertso afaria eta Jon Maiaren dokumental berria, 'Hitzetik Hortzera'-n

Baleike 2012ko urtarrilaren 16a

 

Zumaiarrak dira protagonista ETB1eko Hitzetik Hortzera programako azken saioan. Alde batetik, hilaren 7an egindako bertso-afariaren erreportaje zabala eskaini dute. Bestetik, Jon Maia elkarrizketatu dute, amaitzen ari den doku...

 

Zumaiarrak dira protagonista ETB1eko Hitzetik Hortzera programako azken saioan. Alde batetik, hilaren 7an egindako bertso-afariaren erreportaje zabala eskaini dute. Bestetik, Jon Maia elkarrizketatu dute, amaitzen ari den dokumentalaren harira (29:35tik aurrera). Gazta zati bat (The piece of cheese) du izena Maiaren hirugarren dokumentalak. Berak azaltzen duenez, "herri txiki baten historia grabatzen hasi eta Euskal Herrian bizi dugun une historikoa lehen lerrotik grabatzeko" aukera izan dute. Elkarrizketaz gain, besteak beste, Jon Maiak berak eta Amets Arzallusek Amurrion egindako bertso saioaren laburpena ere eskaini dute. Hemen ikus dezakezue saioa osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide