Zestoako Agiro Mendizale Taldeak Zestoatik Elgoibarrera goiz ibilaldia antolatu du urtarrilaren 22rako (igandea). Igandean, 07:30ean, irtengo dute mendizaleek Gurutzetik. Lau ordu eta erdi inguru oinez ibili eta Elgoibarrera iritxiko dira. Zestoara itzulera autobusez 14:30ean izango da Elgoibartik (Txarriduna aurretik). Mendi irteeran parte hartzeko urtarrilaren 19rako (osteguna) izena eman behar da Zestoako kiroldegian. Autobusean bertan ordaindu behar da ordaindu beharrekoa (prezioa parte hartzen duen jende kopuruaren araberakoa izango da).