UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urte hasierako batzarra egin du gaur goizean Zumaian, Alondegiko erakusketa aretoan. Batzarrean UEMAko herrietako ordezkari politikoek hartu dute parte –zinegotziek eta alkateek–, eta, besteak beste, 2011ko balantzea, 2012ko egitasmoa eta aurrekontua landu dituzte.