Zestoako Udaleko Ingurumen batzordetik Urola ibaia ezagutzeko irteera antolatu dute urtarrilaren 15erako (igandea). Irteeran parte hartzeko 11:00etan elkartuko dira, herriko plazan, eta handik abiatuta Urola ibaiaren inguruan ibilaldia egingo dute. Ondoren, 12:15ean, udaletxe azpian murala marraztuko dute.