Aizarnazabalen bertso afaria antolatu dute

Zestoako Hitza 2012ko urtarrilaren 13a

Aizarnazabalgo Adiskide Bertso Elkarteak urtarrilaren 20rako bertso afaria antolatu du. 21:00etan izango da, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean. Bertsotan, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek jardungo dute. Bertso afarirako txartelak, 25 eurotan, Uzta...

Aizarnazabalgo Adiskide Bertso Elkarteak urtarrilaren 20rako bertso afaria antolatu du. 21:00etan izango da, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean. Bertsotan, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek jardungo dute. Bertso afarirako txartelak, 25 eurotan, Uztarri jatetxean daude salgai, urtarrilak 18ra arte (egun hori barne). Adiskide elkarteak urtero antolatzen du bertso afaria. “Dozena bat urte bada gure elkartetik bertso afari hau antolatzen duguna, eta aurrez ere, urtarrilean antolatzeko ohitura zegoen. Saioaren erdia edo librean izaten da, eta beste erdian bertso elkarteko kideok aritzen gara gai jartzaile lanetan”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide