'Hitzetik hortzera'-en izango da Jon Maia bihar

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 13a

Jon Maia izango da aste honetan Hitzetik hortzera saioko gonbidatua. Berak zuzendu duen Gazta zati bat pelikulako irudiak erakutsiko ditu. Duela hiru urte hasi zen bertsolari zumaiarra, Idiazabalgo Nazioen Mundua elkarteak eskatuta, herri ekimen horren jarraipena egiten. Talde horren ibiliaren lekukotza jaso behar zuen ikus-entzunezkoak hasiera batean, baina poliki-poliki asmoa handitu eta Euskal Herrian azken garaiotan bizi ditugun gertakari politiko eta sozialen isla jaso nahi du udaberrian estreinatuko duten pelikulak. Aurrerantzean, larunbat bazkalostean, 14.45etan, emango dute bertso-programa, Gaur egun-en ostean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide