Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrekontuak herritarrekin osatze aldera, hainbat bilera antolatu zuen Udalak, 2011 amaieran. Bilkura horietan eskaera eta proposamen ugari egin zuten herritarrek. Eskaera horiei guztiei Udalak nola erantzungo dien azaltzea izango da hurrengo urratsa. Horretarako, prozesuko azken bilera egingo dute udal ordezkariek herritarrekin. Datorren ostegunean izango da, 19:30ean udaletxean. Bilera irekia izango dela jakinarazi dute; aurreko bileretan parte hartu zutenez gain, herritar oro bertara daiteke, beraz.