UEMAk batzarra egingo du bihar, Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 13a

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urte hasierako batzarra egingo du bihar, Zumaian. Alondegia kultur etxean izango da, 10:00etan. UEMAko herrietako ordezkari politikoek hartuko dute parte btan, zinegotziek zein alkateek. Batzarrean, besteak beste, 2011 urtearen balantzea egin, aurtengo egitasmoa eta aurrekontua landu eta Kontseiluko Iñaki Lasak esukararen normalizazioaren baitan udal administrazioek duten garrantzia aitortuko du hitzalditxo baten bitartez. 2012ko asmoen artean, lanketa komunikatiboak izango du aparteko garrantzia: UEMA zer den komunikatzea, euskararen arnasgunea zer den definitzea eta arnasgunean bizitzeak duen garrantziaz jabetzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide