Astelehenean amaituko da Inauteritako kartelak aurkezteko epea

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 13a

Astelehenean, hilak 16, amaituko da Inauteritako kartelak aurkezteko epea. Lehiaketan parte hartu nahi duenak Alondegira eraman beharko ditu lanak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Lan guztiek Zumaiako Inauteriak 2012 testua jaso beharko dute, eta teknikari dagokionez, marrazkia beharko du izan. Jakinarazi dutenez, era digitalean aurkeztutako lanak ere ontzat emango dira. DinA 3 neurria izan beharko dute. Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean aurkeztu beharko dira. Lehiaketako parte-hartzaileen kartelekin erakusketa antolatuko dute Alondegian bertan, urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra. Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari banatuko ditu. Kartel politenaren jabeak 380 euro jasoko ditu eta Inauteritako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.  Bestalde, herritarren boto gehien jasotzen duen lanak ere izango du saria, herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria, hain zuzen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide