Ander Izeta izango da Barricadako baxu-jotzailea

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 13a

Ander Izeta zarauztarra izango da Barricada taldeko baxu-jotzaile berria. Hala adierazi dute taldekideek beren webgunean: «Askok dakizuen bezala, Ander Izeta arduratuko da diskorako baxua grabatzeaz, eta biran ere gurekin izango dugu. Musikari ona da...


Ander Izeta zarauztarra izango da Barricada taldeko baxu-jotzaile berria. Hala adierazi dute taldekideek beren webgunean: «Askok dakizuen bezala, Ander Izeta arduratuko da diskorako baxua grabatzeaz, eta biran ere gurekin izango dugu. Musikari ona da, pertsona hobea, eta, batez ere, luthier —bere musika tresnak sortzen ditu— ona». Zarauztarrak eskarmentua du musika munduan; izan ere, Estigia eta Nork taldeetako gitarra-jotzailea izan zen. Eraso!-ko kidea da egun Izeta. Zarauztarraren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.anderizeta.com webgunea bisita dezake.

Taldea aurrera
Enrique Villarreal El drogas-ek taldea utzi eta Txarrena proiektua abiarazi badu ere, Barricadako kideek aurrera darraite. Aurrerantzean Izeta izango dute bidaide Jabier Hernandez Boni-k, Alfredo Piedrafitak eta Ibon Sagarna Ibi-k.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide