Txakolina, Getariako erregina

Ane Olaizola 2012ko urtarrilaren 13a

San Anton, bisigua a monton dio esaera zaharrak. Bisigua bai, baina txakolina ere erruz izango da Getarian sanantonetan. San Anton egunean, hilaren 17an, asteartean, aurkeztuko dute txakolinaren uzta berria. Ohi bezala, aurkezpenaren ondoren herritarrek trikiti eta bertso giroan emango diote lehenengo tragoa Getariako edari preziatuari. Beste behin, Zabale eta Larrañaga trikitilariek eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek girotuko dute eguna. San Anton egunerako egun batzuk geratzen badira ere, gaurtik aurrera izango dira ekitaldiak herrian. Gauean bertso jaialdia egingo dute pilotalekuan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean aritu zen hainbat bertsolari igoko dira taula gainera pilotalekuan, Josu Goikoetxearen aginduetara. Horregatik, (G)etaria. G puntua izena jarri diote ekimenari. Aitor Sarriegi Gipuzkoako txapelduna, Beñat Gaztelumedi, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu ariko dira kantuan. Herenegun jarri zituzten txartelak salgai, eta egunean bertan ere egongo dira eskuragarri. Arraunlariak giza proban Igandean ere izango dira ikusmina sortuko duten ekitaldiak. Goizean, Getariako Zaldi Zale Taldeak antolatuta, IX. San Anton Zaldi Lasterketa egingo dute Malkorbe hondartzan, eta arratsaldean, giza indarraren erakustaldia izango da. Heldu! Orioko Giza Proba taldeak Getariako arraunlarien aurka giza proba egingo du, hain zuzen ere. Talde bakoitzak hogei minutuko saioa egingo du, 800 kiloko harriari tiraka, plazak eginez. Heldu! taldeak adierazi [...]

San Anton, bisigua a monton dio esaera zaharrak. Bisigua bai, baina txakolina ere erruz izango da Getarian sanantonetan. San Anton egunean, hilaren 17an, asteartean, aurkeztuko dute txakolinaren uzta berria. Ohi bezala, aurkezpenaren ondoren herritarrek trikiti eta bertso giroan emango diote lehenengo tragoa Getariako edari preziatuari. Beste behin, Zabale eta Larrañaga trikitilariek eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek girotuko dute eguna.

San Anton egunerako egun batzuk geratzen badira ere, gaurtik aurrera izango dira ekitaldiak herrian. Gauean bertso jaialdia egingo dute pilotalekuan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean aritu zen hainbat bertsolari igoko dira taula gainera pilotalekuan, Josu Goikoetxearen aginduetara. Horregatik, (G)etaria. G puntua izena jarri diote ekimenari. Aitor Sarriegi Gipuzkoako txapelduna, Beñat Gaztelumedi, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu ariko dira kantuan. Herenegun jarri zituzten txartelak salgai, eta egunean bertan ere egongo dira eskuragarri.

Arraunlariak giza proban
Igandean ere izango dira ikusmina sortuko duten ekitaldiak. Goizean, Getariako Zaldi Zale Taldeak antolatuta, IX. San Anton Zaldi Lasterketa egingo dute Malkorbe hondartzan, eta arratsaldean, giza indarraren erakustaldia izango da. Heldu! Orioko Giza Proba taldeak Getariako arraunlarien aurka giza proba egingo du, hain zuzen ere. Talde bakoitzak hogei minutuko saioa egingo du, 800 kiloko harriari tiraka, plazak eginez.

Heldu! taldeak adierazi du festarako «ekitaldi bizigarria» antolatu nahi zutela, eta, beraz, «erakusketa hutsa» izango da. Taldeek ez dute ezer jokoan, eta «pikerik gabeko ekitaldia» izango  bada ere, herritar ugari Harritartera hurbilduko dela espero dute oriotarrek.
Astelehenean ere izango dira ekitaldiak, baina San Anton egunak garrantzia berezia hartuko du. Txakolina aurkezteaz gain, herri kirolak izango dira arratsaldean, eta Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Aitzo Atutxa bizkaitarrak Moxe Mari Olasagasti eta Joxe Etxebeste gipuzkoarren aurka arituko dira, Aguxtin Arruti Landarbide harri-jasotzaileak erakustaldia egiten duen bitartean.

———————————————-

Egitaraua:

Urtarrilak 13, gaur
-22:00. Frontoiko karpan, (G)etaria. G puntua bertso jaialdia: Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Agin Rezola
eta Jexux Mari Irazu. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea.

Urtarrilak 15, igandea
-13:00. Malkorbe hondartzan, IX. San Anton Zaldi Lasterketa.
-18:00. Giza-proba: Orioko giza-proba taldea Getariako arraunlarien aurka, Harritarten.

Urtarrilak 16, astelehena.
-17:30. Txokolate jana, plazan.
-19:00. Erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Getariako Musika Eskolako trikitilariekin.
-22:30. Herriko plazan, Joxe Mendizabalekin erromeria.

Urtarrilak 17, asteartea.
San anton eguna.
-09:00. Diana, Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
-10:30. Harritarten, azoka.
-11:00. Meza Nagusia.
-12:15. Herriko frontoian, txakolin uzta berriaren aurkezpena.
-Ondoren. Herriko frontoian, txakolina dastatzeko aukera, Zabale eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
-Jarraian. Udaletxeko balkoitik, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.
-18:00. Herriko frontoian, herri kirolak. Aizkolariak: Bihurri-Atutxa Olasagasti eta Etxebesteren aurka. Harri-jasotzailea: Landarbide.
-Ondoren. Udaletxeko balkoitik, bertsolarien bigarren saioa.
-Jarraian. Zabale eta Larrañaga trikitilarien doinuak udaletxeko balkoitik.

Urtarrilak 22, igandea
-12:30. Salbatore Deunaren elizan, Sanantonetako kontzertua, Getariako Musika Bandak eskainita. Zuzendaria: Ismael Conde.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide