Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uemak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, urte hasierako batzarra egingo du larunbatean Zumaian, Alondegian (Kultur Etxea). 10:00etan hasiko da batzarra, eta Uemako herrietako ordezkari politikoek hartuko dute parte: zinegotziek eta alkateek.
Batzarrean, besteak beste, 2011ko balantzea, 2012ko egitasmoa eta aurrekontua landuko dituzte. Kontseiluko Iñaki Lasak, bestetik, euskararen normalizazioaren barruan udal administrazioek duten garrantzia azpimarratzeko hitzaldia emango du.
Uematik adierazi dutenez, 2012ko asmoen artean, lanketa komunikatiboak "aparteko garrantzia" izango du.