Ikastolako DBH4ko ikasleen eskertza gutuna

Karkara.eus 2012ko urtarrilaren 12a

Elkartasun tonbola egin zuten eta harren harira idatzi dute

Abenduaren 24an, ikastolako DBH4ko ikasleek elkartasun tonbola egin zuten. Horren harira, eskertze gutun bat helarazi die Karkarari.

Ikastolako zaharrenak, tonbola eta eskerrak

Tartetxo hau ...

Elkartasun tonbola egin zuten eta harren harira idatzi dute

Abenduaren 24an, ikastolako DBH4ko ikasleek elkartasun tonbola egin zuten. Horren harira, eskertze gutun bat helarazi die Karkarari.

Ikastolako zaharrenak, tonbola eta eskerrak


Tartetxo hau hartu nahiko genuke, abenduaren 24an elkartasun tonbola martxan izatea posible egin zuten horientzat guztientzat. Aurtengoan ere, beste behin, jende andana izan da DBH 4. mailako ikasleoi laguntzeko prest agertu dena: opariak eman dizkiguten merkatari eta ostalariak, karpa muntatu eta desmuntatu diguten Panadero anaiak, Udala eta egunean bertan boletoak erosten gastua egin zuten herritarrak. Eskerrak eman nahi dizkiegu, oraindik ere badelako gurean, emateko badagoenik, eskuzabala denik: mila-mila esker!

Jakin ezazue 3023 euro lortu ditugula orotara ekimen honekin, eta urtero bezala erdia Rwandara bideratuko dugula eta beste erdia ikasketa bidaiako gure gastuak kitatzeko moldatuko dugula.

Euroak gora-behera aurtengoa joan da eta datorren urtekoa ere etorriko da. Gauzak ongi bidean, eta elkarlanerako gogo bera izango denez, han izango gaituzue 2012an ere Gabon gau egunean. Urte ona igaro dezazuela!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide