Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 liburuko bilduma aurkeztu du gaur. Zestoako Idiakaitz aztarnategiari eta Debako Praileaitz kobazuloari buruzko lanak bildu dituzte bilduman, besteak beste. Liburu bakoitza 20 euro kostatzen da, eta bilduma osoa 80 eurotan eskuratu daiteke. Liburudendetan jarri dute eskuragarri, eta Idiakaitzi eta Praileaitzi buruzkoak aurreneko liburuan jaso dituzte: Ehiztari-biltzaileak Gipuzkoako Prehistorian liburuan. Mari Jose Iriarte eta Alvaro Arrizabalaga dira liburu honen egileak. Aurkezpenean jakinarazi dutenez, edizioa elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz.