
Zarauzko Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, agortu dira Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak. Larunbatean eskainiko du saioa musikariak, Sanz Enez kultur etxean, 10:00etan. Oñatiarrak Hodeien azpian disko berria aurkeztuko du.
Urola Kostako Hitza-k baditu, ordea, sarrerak zozketagai . Eskuratu nahi dituenak, harpideduna izanez gero, dei dezala 943-89 00 17 telefonora, edo urolakosta@hitza.info helbidera idatzi, eta harpidedun kodea eman, zozketan sartu ahal izateko.