Matxura, Sorlekutik ekimeneko lehen protagonista

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 11

Matxura taldea izango da Zarauzko Kultura Sailak abiatu berri duen Sorlekutik ekimeneko lehenengo protagonista. Herriko sortzaileen erakusleihoa izateko asmoarekin sortu dute ekimena. Hala, hilabetean behin formatu txikiko aurkezpenak egingo dituzte, sortzaileei herritarren aurrean sormenaz hitz egiteko eta azken lana aurkezteko aukera emate aldera. Ildo horretatik, Mikel Kazalis musikaria izango da lehenengo gonbidatua. Fer Apoa (El corazon del sapo, Kuraia, Estricalla), Aitor Abio (PiLT) eta Txarly Diazekin (Censura, Anestesia, Gutural, Why Not?) batera Matxura proiektua osatu du zarauztarrak, eta horixe aurkeztuko dute gaur, 19:00etan, Sanz Enea kultur etxeko sotoan. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu dute diskoa, eta hainbat lagunek kolaboratu dute bertan. Imanol Epelde idazleak, Oreka TX taldeak eta AnderLipus aktoreak, besteak beste. Rocka eta elektronika uztartzen ditu lanak. Taldearen lehen diskoaz hitz egiteaz gain, Suizidio herrikoia bideoklipa ikusteko eta horren inguruan hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Aritz Mutiozabal kazetari eta musikari zarauztarra izango dute bidaide Matxurako kideek. Hark aurkeztuko du proiektu berria, eta Matxura diskoaren inguruko elkarrizketa gidatu. Hurrengo aurkezpenak Hilabeteko aurkezpen bat egingo badute ere, urtarrilerako bi solasaldi prestatu dituzte, ekimenari indarrez heltzeko. Hala, Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlea Bizien gaubeilan bere azken lanaren inguruan ariko da solasean datorren asteazkenean, hilaren 18an. Hurrengo hitzorduan, aldiz, Miren Fernandez abeslari [...]

Matxura taldea izango da Zarauzko Kultura Sailak abiatu berri duen Sorlekutik ekimeneko lehenengo protagonista. Herriko sortzaileen erakusleihoa izateko asmoarekin sortu dute ekimena. Hala, hilabetean behin formatu txikiko aurkezpenak egingo dituzte, sortzaileei herritarren aurrean sormenaz hitz egiteko eta azken lana aurkezteko aukera emate aldera.

Ildo horretatik, Mikel Kazalis musikaria izango da lehenengo gonbidatua. Fer Apoa (El corazon del sapo, Kuraia, Estricalla), Aitor Abio (PiLT) eta Txarly Diazekin (Censura, Anestesia, Gutural, Why Not?) batera Matxura proiektua osatu du zarauztarrak, eta horixe aurkeztuko dute gaur, 19:00etan, Sanz Enea kultur etxeko sotoan.

Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu dute diskoa, eta hainbat lagunek kolaboratu dute bertan. Imanol Epelde idazleak, Oreka TX taldeak eta AnderLipus aktoreak, besteak beste. Rocka eta elektronika uztartzen ditu lanak. Taldearen lehen diskoaz hitz egiteaz gain, Suizidio herrikoia bideoklipa ikusteko eta horren inguruan hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Aritz Mutiozabal kazetari eta musikari zarauztarra izango dute bidaide Matxurako kideek. Hark aurkeztuko du proiektu berria, eta Matxura diskoaren inguruko elkarrizketa gidatu.

Hurrengo aurkezpenak
Hilabeteko aurkezpen bat egingo badute ere, urtarrilerako bi solasaldi prestatu dituzte, ekimenari indarrez heltzeko. Hala, Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlea Bizien gaubeilan bere azken lanaren inguruan ariko da solasean datorren asteazkenean, hilaren 18an. Hurrengo hitzorduan, aldiz, Miren Fernandez abeslari eta Antxon Sarasua musikari zarauztarrak proiektu berriaz ariko dira herritarrekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide