2011ko ekainean abiatu zuen Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak pintxo poteo «arrakastatsua», Ardo Astean. Orduz geroztik, herritar eta bisitari ugari erakarri du ekimenak. Iaztik, asteazkenero, pintxoa eta ardo ondu kopa bat edota garagardo botilatxoa eskaintzen dute herriko 31 tabernatan.
Ohitura bilakatu da hitzordua, baina Gabonetan eten egin dut. Eta oporrak pasatu ostean, gaur ekingo diote berriz ere pintxo poteoari.
Eskaintza, ohiko lekuetan
Ohiko tabernetan egingo dute, hala, eskaintza berezia: Kantabriko, Egoki, Txiki Polit, Arrano, Alai, Joe, Kulixka, Argi, Eguzki, Iruña, Itzala, Gau Txori, Salegi, Basarri, Naparrak, Geltoki, Euskalduna, Zazpi, Itxaso, Tivoli, Isabel, Xoxoa, Las Palmeras, Toki Ona, Aldape, Aritzbatalde, Itxas Lur, Etxaiz, Bea-Zay, Gaztelu eta Argiñano taberna eta jatetxeetan. 18:00etatik aurrera izango da.