78.652 pertsonek bisitatu dute Balentziaga Museoa

Getariako Hitza 2012ko urtarrilaren 10a

Orain arte lortutako “emaitza onak” ikusirik, Balentziaga Museoak “ilusio handiz” ekin dio 2012ko jarduerari. Amaiatu berri den urteko ekainaren 10ean ireki zutenetik, 78.652 bisitari izan ditu museoak.  Hori dela eta, Balentziaga Fundazioa “oso pozik dago 2011ko emaitza bikainekin”, Getariako museoaren inaugurazio-urtean lortutako emaitzekin, alegia. Museoak jarduera-egitarau berria abiaraziko du aurten, egungo erakusketari balio berriak eta erakargarriak eskaintzeko asmoz.  Horren adibide dira Aldamar jauregi zaharberrituan egingo diren aldi baterako erakusketak. Horrez gain, bilduma propioak ere hainbat aldaketa izango ditu.   78.000 bisitatik gora Balentziaga Museoak 78.652 ikusle izan ditu lehenengo zazpi hilabeteotan.  Jakinarazi dutenez, ikusle gehien abuztuan izan zen (19.775 ikusle). Uztailean ere jende ugari (15.665 ikusle) bertaratu zela gogoratu dute, baita urrian (10.544 ikusle) ere  izan ditu museoak. 2012ko aurrekontua Balentziaga Museoa finantzatzen duten erakundeek –Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia– 1.400.000 euroko ekarpena egingo dute aurten. Hortaz, museoaren baliabideak gaineratuta, 2012ko aurrekontua 2,2 milioi eurokoa izango da.  Zenbateko horrekin 2012ko jarduerak ordainduko dituzte, aldi baterako lehenengo erakusketak eta bilduma propioaren aldaketa, besteak beste.

Orain arte lortutako “emaitza onak” ikusirik, Balentziaga Museoak “ilusio handiz” ekin dio 2012ko jarduerari. Amaiatu berri den urteko ekainaren 10ean ireki zutenetik, 78.652 bisitari izan ditu museoak.  Hori dela eta, Balentziaga Fundazioa “oso pozik dago 2011ko emaitza bikainekin”, Getariako museoaren inaugurazio-urtean lortutako emaitzekin, alegia.

Museoak jarduera-egitarau berria abiaraziko du aurten, egungo erakusketari balio berriak eta erakargarriak eskaintzeko asmoz.  Horren adibide dira Aldamar jauregi zaharberrituan egingo diren aldi baterako erakusketak. Horrez gain, bilduma propioak ere hainbat aldaketa izango ditu.

 

78.000 bisitatik gora

Balentziaga Museoak 78.652 ikusle izan ditu lehenengo zazpi hilabeteotan.  Jakinarazi dutenez, ikusle gehien abuztuan izan zen (19.775 ikusle). Uztailean ere jende ugari (15.665 ikusle) bertaratu zela gogoratu dute, baita urrian (10.544 ikusle) ere  izan ditu museoak.

2012ko aurrekontua

Balentziaga Museoa finantzatzen duten erakundeek –Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia– 1.400.000 euroko ekarpena egingo dute aurten. Hortaz, museoaren baliabideak gaineratuta, 2012ko aurrekontua 2,2 milioi eurokoa izango da.  Zenbateko horrekin 2012ko jarduerak ordainduko dituzte, aldi baterako lehenengo erakusketak eta bilduma propioaren aldaketa, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide