Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Altzaga baserritik zabaldutako Orbegozotarrak lehenengo aldiz bilduko dira aurten. Martxoaren 25ean elkartuko dira Añota sagardotegian, Elosiaga auzoan. Baserritik gertu egingo dute bilkura, beraz. 12:00etan meza izango da auzoko ermitan, ondoren herri-kirolak, musikak eta bertsolariek girotuko dute ekimena, eta bazkalaurretik Manolo Cainzosek Altzagako Orbegozotarrak liburu argitaratu berria aurkeztuko du. Hain zuzen, bilkura hau liburuak eragindakoa da hein batean. Bazkalondoren musika, dantzak eta antzerki ikuskizuna egongo dira.
Bazkaria 25 euro kostako da pertsonako. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez egin beharko dute eskaera. Hala, Kutxaren kontu honetan sartu beharko da bazkariko dirua: 2101.0139.31.0128068855 (M.Garbiñe Orbegozo Unanueren izenean jarri). Eskaera martxoaren 10a baino lehen egin behar da, eta jakinarazi dutenez, tokiak izendatu egingo dituzte aurrez, familiek elkarrekin bazkaldu dezaten. Informazio gehiagorako, honako telefonora deitu daiteke: 686-786297 (M. Garbiñe).