![]() |
Emakumea eta kirola, etengabeko lehia izenburua jarri diote ostegun arratsaldean (18:30ean) Alondegian antolatu den hitzaldiari. Hiru atal izango ditu: lehenengoan, goi mailako kirolera iristeko emakume kirolariek egin duten ibilbidea aztertuko da; bigarrenean, emakumeen gaur egungo egoera kirolean (gaur egungo egoeraren diagnosia; berdintasunaren lilura); eta hirugarrenean, kirol elkarteetan integratu daitezken neurriak emakumeen partaidetza bultzatzeko (praktika onak). Udaleko Berdintasun eta Gazteria Sailak antolatu du.
