Irratsaio berezia eskainiko du Arraio Irratiak bihar, ‘Tximas’-en omenez

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urt. 10a, 06:00

Urtebete beteko du Iraitz Gesalaga Tximas zarauztarrak preso. Iazko urtarrilean Ziburun atzeman zuen Frantziako Poliziak, ETAren aparatu informatikoaren ardura zuelakoan. Pauko epaitegiak euroagindua onartu ostean Espainiaratu zuten, eta egun Albocassergo (Valentzia) espetxean dago preso. Ildo horretatik, haren omenez saio berezia antolatu du biharko Arraio Irratiak. Musika Plazatik zuzenean arituko dira, 18:00etatik aurrera. Besteak beste, ZarataZarautz, Atalka, Izerditan blai, Kaiolatik eta  Ahuntzaren gauerdiko eztula saioetako kideak izango dira bertan, bi orduz. Horiez gain, edonork hartu ahalko du parte biharko saioan. Bestalde, espetxera Tximas bisitatzera joandako lagunen irudiekin osatutako bideoa proiektatuko dute. Bertaratu ezin dutenek, FMko 99.3aren bitartez edo     nternet bidez  entzun ahalko dute zuzenekoa. Tximas irrati libreko kolaboratzailea zen. Arraioren hasieratik lanean jardun zuen. Ijauna ezizenarekin ezagutzen dute arraiozaleek. Gutuna “I Jaunari” “Iada urtebete sartu ziyenetik kartzelan, urtebete gure ondotik urrun. Aurrena frantziyan—hango espetxiak ere ezagutu dituk—, gero Madrilen, azkenian Albocasser herriyan onduan daon espetxe moderno zein zikin ta nazkagarri horretan bukatzeko. Beste asko bezela mendeku politikaren biktima, hi, hire familiya, lagunak….. Ze kontatukoyau, Ijauna, eztakikena…. Baina lerro hauek eztituk triste jartzeko, animatzeko dituk, txo! Hik beti animau dituken bezela irratiko lagunak. Urte honetan asko gogorau gaituk hitaz, hire ahots ‘zikiñataz’, hire ‘malaletxiaz’, hire laguntasunaz…… Gauza geyegi dituk gutun honetan [...]

Urtebete beteko du Iraitz Gesalaga Tximas zarauztarrak preso. Iazko urtarrilean Ziburun atzeman zuen Frantziako Poliziak, ETAren aparatu informatikoaren ardura zuelakoan. Pauko epaitegiak euroagindua onartu ostean Espainiaratu zuten, eta egun Albocassergo (Valentzia) espetxean dago preso. Ildo horretatik, haren omenez saio berezia antolatu du biharko Arraio Irratiak. Musika Plazatik zuzenean arituko dira, 18:00etatik aurrera. Besteak beste, ZarataZarautz, Atalka, Izerditan blai, Kaiolatik eta  Ahuntzaren gauerdiko eztula saioetako kideak izango dira bertan, bi orduz. Horiez gain, edonork hartu ahalko du parte biharko saioan.

Bestalde, espetxera Tximas bisitatzera joandako lagunen irudiekin osatutako bideoa proiektatuko dute. Bertaratu ezin dutenek, FMko 99.3aren bitartez edo     nternet bidez  entzun ahalko dute zuzenekoa. Tximas irrati libreko kolaboratzailea zen. Arraioren hasieratik lanean jardun zuen. Ijauna ezizenarekin ezagutzen dute arraiozaleek.

Gutuna

“I Jaunari”

“Iada urtebete sartu ziyenetik kartzelan, urtebete gure ondotik urrun. Aurrena frantziyan—hango espetxiak ere ezagutu dituk—, gero Madrilen, azkenian Albocasser herriyan onduan daon espetxe moderno zein zikin ta nazkagarri horretan bukatzeko. Beste asko bezela mendeku politikaren biktima, hi, hire familiya, lagunak….. Ze kontatukoyau, Ijauna, eztakikena….
Baina lerro hauek eztituk triste jartzeko, animatzeko dituk, txo! Hik beti animau dituken bezela irratiko lagunak. Urte honetan asko gogorau gaituk hitaz, hire ahots ‘zikiñataz’, hire ‘malaletxiaz’, hire laguntasunaz…… Gauza geyegi dituk gutun honetan sartzeko.

Uain dala urte batzuk genekan ilusiyo horrek gero ta indar geyago zekak, Ijauna, hasieran jarri ituan ordu eta gogo hoyek sekulako fruituak ematen ai dituk. Bazekiyau, nahiz ta urrun eon bahituta, uaindik ere kolaborau itekela aktiboki Arraion, kronika amaigabeak ezbaituk, hire bertsozaletasuna ateatzekela uhin libreetan bidayatzeko… Zarauzko Zaldubin antzera.

Hire umore beltza faltan botatzeyaula ezin diyau ukatu, igande gaueko ahots zikiñak earrak botatzen zizkiyan, jeje… Mila gai, mila soinu, mila kontu…. Zenbat aldiz geauko itzan ordu txikiyak arte wifi bat lapurtu nayan Internetez eztula iteko? Sobran dakik zenbat gau pasa dizkiyaun iya loik in gabe, Arraio Irratiko lehen pausuak ematen. Ta zarata kontzertuak, beste hamaika abentura pasatakua haiz baxujole bezela. Goatzeaiz Europa aldetik indako buelta harrigarri hoyek? Emisoria gañian hartuta edozein txokotan kapaz gintuan irratsaio bat iteko! Arraioko erreporteruak….Zarauztik Belgika ta Alemaniyatik Lyonea.

Hirekin eon gaitukenak Albocasser-eko espetxean bixitan, beti entzun diyau hire ahotikan arraiokideentzat eta irratirako hitz batzuk. Beti gogoratzeaiz gela arroxaz.

Bixitetan ateatzeken indar horrek emateik momentu batzutan kristal lodi zein hotz hori desagertu egiten dela… ta imaginaziyua ilargiraiño juten zaigu, gela arroxean eserita haola ikustean, norbaitei ‘bronka’ botatzen … kar kar kar.
Bazekiyau aipatutako kontu guzti hoyek gordeta dazkakela, guk gordeta zezkaun bezala. Gutun honetan ez geniyan nahi hitaz hitzein, hiri nahi geniyan hitzein, jendiak ikustia Ijauna egunerokotasunian presente dagoela Arraio Irratian eta gure buruetan. Horregatik laster gure basuak ardo beltzez bete, zerura altza eta gure barrutik Castellonetik aituko deken umblenbe ozenena botakoyau hiregatik. Jarraitu zak fuerte, animoso eta errebelde. Hire irratiko lagunak zai dazkak kanpuan uhin libreak txikitzeko goguarekin!!!

Ah, ahaztu gabe Ijauna! Irratsaio berezi bat antolatuyau hiregatik! Zer gutxiyo….. Urtarrilak 11, asteazkena, 18:00etatik aurrera Musika Plazan! Ta 99.3ean aitzeko aukera ere izango da!”

Arraio Irratiko kideak. Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide