Joan den larunbatean jaso zuen Maddi Gallastegik Bota bertso bat! lehiaketako saria, Talaipe jatetxean 2 lagunentzako afaria. Nahi nuke gaia izan dute lehiakideek, eta epaimahaikideek beste bi bertso ere nabarmendu nahi izan zituzten, Jokin Calvorena eta Josu Manzisidorrena (bideoa). Beheko plaza jatetxean Peñak eta Zubeldiak (bideoa) eskaini zuten bertso afari ederraren atsedenean izan zen sari banaketa, eta bideoan entzun ditzakezue Maddiren eta Josuren bertsoak. 50 bertso inguru hautatu eta bilduma moduko bat prestatu du Bertso Eskolak. Paperean ale batzuk banatu dira kaxak egon diren tabernetan, eta PDFko bertsioa hemen eskura dezakezue: Bota bertso bat 2011 bilduma